163 Higüincetan içatu dut eta gaitzetsi gaixtaqueria; aldiz çure leguea maite içan dut.
164 Egunean çazpitan laudorioac cantatu darozquitzut çure çucentasuneco erabaquien gainean.
165 Baque handi bat da çure leguea maite dutenençat, eta behaztopagailuric hequiençat ez da.
166 Çure ganicaco salbamenduaren beguira nindagoen, Jauna, eta maithatu ditut çure manamenduac.
167 Ene arimac beguiratu eta biciqui maithatu ditu çure lekucotasunac.
168 Çaindu ditut çure manamendu eta lekucotasunac, ecen ene bide guciac çure aitzinean ciren. TAU.
169 Çure aitzinera, Jauna, aguer bedi ene othoitza: adimendua emadaçu çure hitzaren arabera.