165 Baque handi bat da çure leguea maite dutenençat, eta behaztopagailuric hequiençat ez da.
166 Çure ganicaco salbamenduaren beguira nindagoen, Jauna, eta maithatu ditut çure manamenduac.
167 Ene arimac beguiratu eta biciqui maithatu ditu çure lekucotasunac.
168 Çaindu ditut çure manamendu eta lekucotasunac, ecen ene bide guciac çure aitzinean ciren. TAU.
169 Çure aitzinera, Jauna, aguer bedi ene othoitza: adimendua emadaçu çure hitzaren arabera.
170 Çure aitzinera sar bedi ene galdea: athera neçaçu çure hitzaren arabera.
171 Ene ahoac ocenqui cantaturen darotzu himno bat, irakatsi darozquiquetzunean çure legueac.