168 Çaindu ditut çure manamendu eta lekucotasunac, ecen ene bide guciac çure aitzinean ciren. TAU.
169 Çure aitzinera, Jauna, aguer bedi ene othoitza: adimendua emadaçu çure hitzaren arabera.
170 Çure aitzinera sar bedi ene galdea: athera neçaçu çure hitzaren arabera.
171 Ene ahoac ocenqui cantaturen darotzu himno bat, irakatsi darozquiquetzunean çure legueac.
172 Ene mihiac errepicaturen ditu çure hitzac, ceren çure manamendu guciac çucentasuna bera baitira.
173 Çure escuac eguin beça ene salbatzera, ceren naicen çure manamenduez hautatu.
174 Çure ganicaco salbamenduaren lehia hartu dut, Jauna, eta çure leguea içatu da ene gogoaren alhabidea.