170 Çure aitzinera sar bedi ene galdea: athera neçaçu çure hitzaren arabera.
171 Ene ahoac ocenqui cantaturen darotzu himno bat, irakatsi darozquiquetzunean çure legueac.
172 Ene mihiac errepicaturen ditu çure hitzac, ceren çure manamendu guciac çucentasuna bera baitira.
173 Çure escuac eguin beça ene salbatzera, ceren naicen çure manamenduez hautatu.
174 Çure ganicaco salbamenduaren lehia hartu dut, Jauna, eta çure leguea içatu da ene gogoaren alhabidea.
175 Bici bedi ene arima, eta laudaturen çaitu; eta çure erabaquiec emanen darotade lagunça.
176 Galdu den ardia beçala errebelatu naiz: bilha çaçu çure cerbitzaria, ez dituelacotz ahanci çure manamenduac.