19 Ni arrotz bat naiz lurraren gainean: ez biatzatzu gorde çure manamenduac.
20 Çure leguean lehiaz bethi hurrandua da ene arima.
21 Açurriatu ditutzu hampurutsuac; madaricatuac, çure manamenduetaric makurcen direnac.
22 Laidoa eta erdeinua ken çatzu ene gainetic, bilhatu ditudalacotz çure lekucotasunac;
23 Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen;
24 Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari. DALETH.
25 Lurrari eroria dago ene arima: bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.