23 Ecen buruçaguiac jarri eta ene contra minçatu dira; aldiz çure cerbitzaria, çure legueetan alhatzen cen;
24 Alabainan çure lekucotasunac dira ene gogo-erabilquetac, eta çure legueac ene bidari. DALETH.
25 Lurrari eroria dago ene arima: bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.
26 Erakutsi darozquitzut ene bideac, eta ençun nauçu: irakats diçadatzu çure legueac.
27 Irakats diçadaçu çure legueen bidea; eta çure sendagailez alhatuco dut ene gogoa.
28 Unhaduraz lo-asmara erori da ene arima, hazcar neçaçu çure aguincen arabera.
29 Tzarqueriaco bidetic aldara neçaçu, eta çure leguearen arietan urrical çaquizquit.