42 Eta hitz bat ihardetsico diotet jaçarrica hari çaizquitanei, çure solasetan daducadala ene iguriquimena.
43 Eta ez biaçaçu nihoiz-ere ahotic ken eguiaren hitza, ceren çure solasetan baitut ene phesquiça.
44 Eta bethi beguiraturen dut çure leguea, bethi eta bethiren bethi.
45 Bide çabalaz nindabilan, çure manamenduac bilhatu nituelacotz.
46 Çure lekucotasunez erregueen aitzinean minçatzen nincen, eta ez nincen ahalquetara erorcen.
47 Eta çure manamendu maithatu nituenetan alhatzen nuen gogoa.
48 Eta ene escuac alchatu ditut çure manamendu maithatu ditudanei, eta çure legueetan nincen alhatzen. ÇAIN.