68 Ona çare çu, eta çure ontasunean irakats diçadatzu çure legueac.
69 Hampurutsuen gaixtaqueria metatua da ene gainean: nic orduan ene bihotz guciaz ikarturen ditut çure manamenduac.
70 Esnea beçala manthoindua da hequien bihotza, nic aldiz çure leguean alhatu dut ene gogoa.
71 Enetzat on da ceren beheratu nauçun, ikas detzadan çure legueac.
72 Çure ahoco leguea enetzat hobe da, urhe eta cilhar metac baino. JOD.
73 Çure escuec eguin eta orhatu naute: indaçu adimendua ikas ditzadan çure manamenduac.
74 Çure beldur direnec ikusico naute eta boztuco dira, çure hitzetan eçarri dudalacotz ene iguriquimen gucia.