70 Esnea beçala manthoindua da hequien bihotza, nic aldiz çure leguean alhatu dut ene gogoa.
71 Enetzat on da ceren beheratu nauçun, ikas detzadan çure legueac.
72 Çure ahoco leguea enetzat hobe da, urhe eta cilhar metac baino. JOD.
73 Çure escuec eguin eta orhatu naute: indaçu adimendua ikas ditzadan çure manamenduac.
74 Çure beldur direnec ikusico naute eta boztuco dira, çure hitzetan eçarri dudalacotz ene iguriquimen gucia.
75 Eçagutzen dut, Jauna, çure erabaquiac çucenezcoac direla, eta çucenqui beheratu nauçula.
76 Çure urricalmendua ethor bedi ene sosegatzera, çure cerbitzariari eman dioçun hitzaren arabera.