84 Cembat egun ditu çure cerbitzariac, çucenari bidea eman dioçoçun arteo ene jaçarleen gainean?
85 Gaixtaguinec erasi darozquidate elhe huts asco, bainan ez çure leguearen iduricoric.
86 Çure manamendu guciac eguia fiera dira: ene etsaiec bidegabequi jaçarri darotade: lagun neçaçu.
87 Xahutzer naute lurrean: nic ordean ez ditut bazterrerat utzi çure manamenduac.
88 Bizcor neçaçu çure urricalmenduaren arabera, eta beguiratuco ditut çure ahoco lekucotasunac. LAMED.
89 Çure hitzac, Jauna, bethiren bethi dirauca ceruan.
90 Çure eguiac dirauca mendetic mendera: çuc asentatu duçu lurra, eta badirau.