1 Mailetaco cantica. Jaunaren baithan fidatzen direnac, Siongo mendia beçala dira: behinere ez da kordocatua içanen,
2 Jerusalemen egoten dena. Mendiac dira haren inguruan, eta Jauna bere populuaren inguruan oraidanic eta mendeetaraino;
3 Ecen Jaunac ez du bekatoreei utzico manamendua prestuen primançaren gainean, prestuec gaixtaqueriara heda ez detzazten beren escuac.
4 Jauna, onguia eguioçute prestuei eta bihotzez çucenac direnei.