1 Mailetaco cantica. Orai erran beça Israelec: Ardura jaçarri darotade ene gaztetasunetic.
2 Ardura jaçarri darotade ene gaztetasunetic, eta halere deus ecin eguin darotade.
3 Gaixtaguinac ene bizcarraren gainean haritu dira beren lanean; iraunaraci diote beren tzarqueriari.
4 Jainco çucenac lehertuco ditu gaixtaguinen buruac.
5 Sion gaitzetsi duten guciac ahalcatuac içan beitez eta guibelerat eguin beçate.