7 Haren tabernaclean sarthuco gare; haren oinac baratu diren toquian adoratuco dugu.
8 Jaiqui çaite, Jauna, çure phausa-lekura, çu eta çure saindutasuneco arka.
9 Çure aphecec çucentasuna jaunz beçate, eta bozcarioz jauz beitez çure sainduac.
10 Çure cerbitzari Dabiden cariaz ez beçaçu aldara çure Cristoren beguithartea.
11 Jaunac Dabidi eguia batez cin eguin dio, eta ez du hutsic igorrico; erran içan dio: Çure sabeleticaco umea eçarrico dut çure tronuaren gainean.
12 Baldin çure semeec beguiratzen badituzte enequilaco patua eta ene manamendu irakatsico diozcatedan hauquiec, Eta hequien semeec ere bethi guciraino; jarrico dira çure tronuan;
13 Ecen Jaunac hautatu du Sion, hura hautatu du bere egon-lekutzat.