10 Harat ere çure escuac eramanen nau, eta çure escuinac iduquico nau.
11 Eta erran içan dut: Beharbada ilhumbeec gordeco naute. Eta gaua ene arguigarri da ene atseguimpetan;
12 Ceren ilhumbeec goibelduraric ez baituquete çuretzat, eta gaua eguna beçala arguituco baita: gauaren ilhuna çuretzat da hala-nola egunazco arguia.
13 Ceren baitzare ene guelçurrinen jabe, gueriçatu nauçu ene amaren sabeletic.
14 Aithor bihurtuco darotzut, Jauna, ceren harrigarri den beçala aguertu baituçu çure handitasuna: ederresgarriac dira çure eguinçac, eta ongui badaqui ene arimac.
15 Etzaizquitzun gordeac ene heçurrac, ceronec gordequi eguin ditutzunac, eta ene içatea lurraren barnean eguin duçuna.
16 Çure beguiec ikusi naute oso ez nincenean oraino, eta guiçon guciac çure liburuan iscribatuac dira; hequien egunac eguinen dira, eta bizquitartean hequietaric nihor ez da oraino.