4 Eta aitzinetic ikusi ditutzu ene urhadac, solasa ene mihian içan dadien baino lehen.
5 Horra, Jauna, gauça guciac jaquin ditutzu, berriac eta çaharrac; çuc eguin nauçu, eta ene gainean eçarri duçu çure escua.
6 Nitaz gorago harrigarriqui helcen da çure jaquintasuna; hedadura handia du eta ecin helduco naiz hartara.
7 Norat goanen naiz çure izpirituaren aitzinetic, eta norat ihes eguin dut çure beguietaric?
8 Cerura igaiten banaiz, çu han çare; ifernura jausten banaiz, orobat han çare.
9 Goicetic harcen baditut ene hegalac, eta itsasoaren berce bazterrera balin banoha egotera,
10 Harat ere çure escuac eramanen nau, eta çure escuinac iduquico nau.