8 Cerura igaiten banaiz, çu han çare; ifernura jausten banaiz, orobat han çare.
9 Goicetic harcen baditut ene hegalac, eta itsasoaren berce bazterrera balin banoha egotera,
10 Harat ere çure escuac eramanen nau, eta çure escuinac iduquico nau.
11 Eta erran içan dut: Beharbada ilhumbeec gordeco naute. Eta gaua ene arguigarri da ene atseguimpetan;
12 Ceren ilhumbeec goibelduraric ez baituquete çuretzat, eta gaua eguna beçala arguituco baita: gauaren ilhuna çuretzat da hala-nola egunazco arguia.
13 Ceren baitzare ene guelçurrinen jabe, gueriçatu nauçu ene amaren sabeletic.
14 Aithor bihurtuco darotzut, Jauna, ceren harrigarri den beçala aguertu baituçu çure handitasuna: ederresgarriac dira çure eguinçac, eta ongui badaqui ene arimac.