3 Horiec gaixtaqueriac asmatu dituzte beren bihotzean; egun gucian guerla bizten hari ciren.
4 Çorroztu dituzte beren mihiac sugueac iduri; aspicaren phoçoina ezpaimpean dute.
5 Çain neçaçu, Jauna bekatorearen escutic, eta athera neçaçu guiçon gaixtoen aztaparretic. Ni ene bidean eragozteco asmua hartu dute;
6 Hampurutsuec artea gorde darotade. Eta sokac hedatu dituzte artean; behaztopagailua eçarri darotade bide-heguian.
7 Jaunari erran diot: Çu çare ene Jaincoa; ençun çaçu ene othoitzaren oihua.
8 Jauna, Jauna, ene salbamenduco indarra, ene buruaren gainera gueriça eguin duçu guerla-egunean.
9 Jauna, ez beneçaçu arthic, ene desgogara, bekatorearen escuetara: ene contra asmatzen haritu dira; ez neçaçula utz, hant ez ditecençat.