8 Jauna, Jauna, ene salbamenduco indarra, ene buruaren gainera gueriça eguin duçu guerla-egunean.
9 Jauna, ez beneçaçu arthic, ene desgogara, bekatorearen escuetara: ene contra asmatzen haritu dira; ez neçaçula utz, hant ez ditecençat.
10 Hequien itzul-inguruetaco asmu berecia, hequien ezpainetaco malçurqueria hequien gainera erorico da.
11 Ikatzac erorico dira hequien gainera; sutara arthiquico ditutzu; oinhacez ecin iraunen dute.
12 Guiçon mihitsuac ez du lurrean urhats onic eguinen; heriotzeco orduan gaitz guciec hartuco dute guiçon tzarra.
13 Badaquit Jaunac çucembidea atheratuco duela beharrençat, eta aspercundea nohorroinençat.
14 Prestuec aldiz, aithor bihurturen darotzute, eta çucenec çure aitzinean içanen dute beren egoitza.