5 Prestuac erançuquico darot urricalmendurequin, eta erranen darozquit gaizquiac: bainan bekatorearen olioac ez du gançutuco ene burua, Ceren ene othoitza alchatuco baita oraino hequien gogaraco atseguinen erditic ere:
6 Hequien juieac harriari josiric iretsiac içan dira. Adituco dituzte ene hitzac, ahala badutelacotz.
7 Nola lur-hildoa lurraren gainera iraulia baita, Hala gure heçurrac barraiatuac dira hobi-sarcean:
8 Jauna, ene beguiac çure ganat itzuliac direlacotz, çure baithan içan dudalacotz ene iguriquimena, ez diçadaçula ken bicia.
9 Beguira neçaçu hedatu darotedan artetic eta gaixtaqueria-eguileen behaztopagailuetaric.
10 Bekatoreac erorico dira gaixtaqueriaren sarean; ni bakarric egonen naiz iragan nadien arteo.