1 Dabiden psalmoa, bere seme Absalom ondotic çabilcoenean. Jauna, ençun çaçu ene othoitza; çure cintasunean onhets beçate çure beharriec ene errequeia; ençun neçaçu çure çucentasunean.
2 Eta ez becedi sar juiamendutan çure cerbitzariarequin, ceren ez baita guiçon biciric çure aitzinean garbi içanen denic.
3 Ençun neçaçu, ceren etsaiac jaçarri baitio ene arimari, eta lurreraino aphaldu baitu ene bicia. Ilhumbeetan eçarri nau, aspaldico hilac iduri,
4 Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean.
5 Orhoitu naiz behialaco egunez; ene gogoa erabili dut çure eguinça gucien gainean; alhatzen nincen çure escuetaco lanez.
6 Hedatu darozquitzut escuac; ene arima deiez dagoquiçu uric gabeco lur bat iduri.
7 Laster ençun neçaçu, Jauna; iraungui da ene izpiritua. Ez biaçaçu aldara çure beguithartea, ecen eguin nintaque putzura jausten direnen idurico.