4 Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean.
5 Orhoitu naiz behialaco egunez; ene gogoa erabili dut çure eguinça gucien gainean; alhatzen nincen çure escuetaco lanez.
6 Hedatu darozquitzut escuac; ene arima deiez dagoquiçu uric gabeco lur bat iduri.
7 Laster ençun neçaçu, Jauna; iraungui da ene izpiritua. Ez biaçaçu aldara çure beguithartea, ecen eguin nintaque putzura jausten direnen idurico.
8 Goicetic adiaraz diçadaçu çure urricalmendua, ceren içan dudan çure baithan ene iguriquitza. Eçagutaraz diçadaçu ibili behar naicen bidea, ceren çure ganat alchatu dudan ene arima.
9 Jauna, çure ganat ihes eguin dut, athera neçaçu ene etsaien aztaparretic;
10 Irakats diçadaçu çure nahiaren eguiten, ceren çu baitzare ene Jaincoa. Çure izpiritu onac eramanen nau çucentasuneco lurrera; çure icenaren gatic,