1 Dabiden psalmoa Goliathen contra. Benedica bequio ene Jainco Jaunari, ceinac irakasten baitiote ene escuei guducatzen eta ene erhiei guerla eguiten.
2 Hura da ni urricari nauena, hura da ene ihes-lekua, ene habea, ene salbatzailea; Hura da ene gueriça eta haren baithan iduqui dut ene phesquiça; harec ene-escupecotzen du ene populua.
3 Jauna, cer da guiçona çuc hari eçagutaraci içateco çure burua, edo cer da guiçasemea çuc horrela esquerretan baitaducaçu?
4 Guiçona ezdeusaren pare da eguina; haren egunac itzala iduri dira iragaiten.
5 Jauna, makur çatzu çure ceruac, eta jauts çaite; uqui çatzu mendiac, eta ketan goanen dira.