4 Guiçona ezdeusaren pare da eguina; haren egunac itzala iduri dira iragaiten.
5 Jauna, makur çatzu çure ceruac, eta jauts çaite; uqui çatzu mendiac, eta ketan goanen dira.
6 Dirdiraraz çaçu ximista, eta urmariaracico ditutzu; igor çatzu çure gueciac, eta gainazpicatuco ditutzu.
7 Ceru gainetic heda çaçu escua; athera eta libra neçaçu uharren erditic eta arrotzen umeen escuetaric,
8 Ceinen ahoac gauça hutsic baicic ez baitu erasi, eta ceinen escuina tzarqueriaco escuina baita.
9 Jaincoa, cantica berri bat darotzut cantaturen; hamar çurdetaco maniurran cantaturen darotzut psalmo bat.
10 Oi çu, erregueac salbatzen ditutzuna, Dabid çure cerbitzaria gaixtaguinaren ezpatatic beguiratu duçuna,