5 Jauna, makur çatzu çure ceruac, eta jauts çaite; uqui çatzu mendiac, eta ketan goanen dira.
6 Dirdiraraz çaçu ximista, eta urmariaracico ditutzu; igor çatzu çure gueciac, eta gainazpicatuco ditutzu.
7 Ceru gainetic heda çaçu escua; athera eta libra neçaçu uharren erditic eta arrotzen umeen escuetaric,
8 Ceinen ahoac gauça hutsic baicic ez baitu erasi, eta ceinen escuina tzarqueriaco escuina baita.
9 Jaincoa, cantica berri bat darotzut cantaturen; hamar çurdetaco maniurran cantaturen darotzut psalmo bat.
10 Oi çu, erregueac salbatzen ditutzuna, Dabid çure cerbitzaria gaixtaguinaren ezpatatic beguiratu duçuna,
11 Itzurraraz neçaçu, Eta athera neçaçu arrotzen semeen escutic, ceinen ahoac elhe hutsa erasi baitute, eta ceinen escuina tzarqueriaco escuina baita.