10 Çure eguincari guciec aithor eman biaçaçute, Jauna, eta benedica beçaitzazte çure sainduec.
11 Erranen dute çure erreinuco ospea, eta çure ahalaren handiaz minçatuco dira,
12 Guiçasemeei eçagutarazteco çure ahala eta çure erreinuco ospearen handitasuna.
13 Çure erreguetasunac menderen mendetan badirau eta çure nausitasuna guiçaldi gucien gainera da hedatzen. Jauna fidel da bere hitz gucietan, eta saindu bere eguinça orotan.
14 Jaunac xutitzen ditu erorcen diren guciac, eta jaiquitzen eroriac direnac.
15 Begui guciac çuri daude, Jauna, eta çuc behar den mugan ematen duçu hequien hazcurria.
16 Çabalcen duçu escua eta benedicionez bethetzen ditutzu abere guciac.