1 Lauda Jauna. Lauda çaçue Jauna, ceren on baita psalmoa: gure Jaincoari goço eta eder içan bequizquio gure laudorioac.
2 Jaunac berritzean Jerusaleme, bilduco ditu Israelgo ume barraiatuac.
3 Harec sendatzen ditu bihotzac hautsiac dituztenac, eta lotzen ditu hequien çauriac.
4 Harec kondatzen du içarren ostea, eta deitzen ditu cein bere icenaz.
5 Handia da gure Jauna, eta handia haren indarra; ecin-neurtuzcoa da haren çuhurcia.