2 Jaunac berritzean Jerusaleme, bilduco ditu Israelgo ume barraiatuac.
3 Harec sendatzen ditu bihotzac hautsiac dituztenac, eta lotzen ditu hequien çauriac.
4 Harec kondatzen du içarren ostea, eta deitzen ditu cein bere icenaz.
5 Handia da gure Jauna, eta handia haren indarra; ecin-neurtuzcoa da haren çuhurcia.
6 Jaunac soincatzen ditu ezti direnac; eta berriz, lurreraino aphalcen bekatoreac.
7 Abia çatzue, aithor bihurcean, Jaunaren laudorioac; guitarraren gainean psalmoac canta dioçotzue gure Jaincoari.
8 Harec estalcen du cerua hedoiez eta lurrari xuxencen dio uria. Harec eraguiten ditu belharra mendietan eta landareac guiçonen cerbitzuco.