4 Harec kondatzen du içarren ostea, eta deitzen ditu cein bere icenaz.
5 Handia da gure Jauna, eta handia haren indarra; ecin-neurtuzcoa da haren çuhurcia.
6 Jaunac soincatzen ditu ezti direnac; eta berriz, lurreraino aphalcen bekatoreac.
7 Abia çatzue, aithor bihurcean, Jaunaren laudorioac; guitarraren gainean psalmoac canta dioçotzue gure Jaincoari.
8 Harec estalcen du cerua hedoiez eta lurrari xuxencen dio uria. Harec eraguiten ditu belharra mendietan eta landareac guiçonen cerbitzuco.
9 Harec jatecoa ematen daroete abereei eta belearen ume hari deiez daudecinei.
10 Ez du nahicunderic içanen çaldiaren indarrean eta haren gogoa ez da içanen guiçonaren çangarretan.