9 Mendiac eta munho guciac, çuhaitz fruitudunac eta cedro guciac,
10 Basabere eta acienda guciac, sugueac eta hegastin hegaldunac,
11 Lurreco erregue eta populu guciac, aitzindari eta lurreco juie guciac,
12 Guiçon-gazte eta nescatchac, çahar-gazteac, lauda çaçue Jaunaren icena;
13 Ecic haren bakarraren icena da goresgarri.
14 Ceru-lurren gainean da haren aithorra, eta harec goratu du bere populuaren adarra. Himno bat içan beçate beraz haren saindu guciec, Israelgo umeec, hari hurbilcen çaioen populuac. Lauda Jauna.