1 Lauda Jauna. Cantica berri bat Jaunari canta dioçoçue; haren laudorioa sainduen baldarnan içan bedi.
2 Israel haren baithan, eguin duenaren baithan bozcaria bedi; eta Siongo umeac jauz beitez beren erreguearen baithan.
3 Cantari-andanan lauda beçate haren icena; jo betzozte atabala, maniurrac;
4 Ceren Jaunac bere gogoa baitaduca bere populuan, eta salbamendura goratuco baititu emeac.
5 Ospearen erdian jaucico dira sainduac, beren oheetan boztuco dira.