3 Haren lurraren gainean diren sainduei miretsaraci diozcate hequien alderaco ene gogoac.
4 Erreceluz bethe dira, bainan guero lasterrari eman dira. Bilkuetara ez ditut odol ixurcera bilduco eta ez dira ene ezpainac hequien icenen aiphatzera orhoituco.
5 Jauna da ene primançaco çathia, enetzat berecia dena; çu çare ene primança bihurtuco darotaçuna.
6 Sokac enetzat lurric ederrenetan erori dira, ecen ene primança guciz ederra da.
7 Benedicaturen dut Jauna, niri adimendua eman içan darotana; berçalde ilhundu arteo ene barnea deica haritu içan çait.
8 Jauna naducan bethi ene beguien aitzinean, ceren ene escuinean baita ez nadiençat içan kordocatua.
9 Horren gatic boztu da ene bihotza, eta ene mihiac cantatu ditu bozcariozco cantuac; eta berçalde ene haraguia phausatuco da phesquiça ederrean;