6 Sokac enetzat lurric ederrenetan erori dira, ecen ene primança guciz ederra da.
7 Benedicaturen dut Jauna, niri adimendua eman içan darotana; berçalde ilhundu arteo ene barnea deica haritu içan çait.
8 Jauna naducan bethi ene beguien aitzinean, ceren ene escuinean baita ez nadiençat içan kordocatua.
9 Horren gatic boztu da ene bihotza, eta ene mihiac cantatu ditu bozcariozco cantuac; eta berçalde ene haraguia phausatuco da phesquiça ederrean;
10 Ceren ez baituçu ene arima ifernuan utzico, eta ez baituçu nahico çure sainduac ikus deçan usteldura. Eçagutaraci daroztatzu bicitzeco bideac, bozcarioz betheco nauçu çure beguithartea aguertuz: gogo guciac çure escu escuinean dira akabançaraino.