11 Eta igan da Querubinen gainera, eta hegaldatu da, haiceen hegalen gainean hegaldaca goan da.
12 Ilhumbeac eçarri ditu bere gordegarri; tabernacletzat ditu bere inguruan; aireco hedoietan den ur gobelaz eguinac dira.
13 Haren beguitharteco dirdirac haiçatu ditu lanhoac, harria eta suco ikatzac.
14 Jaunac ceru gainetic carrascaraci du ihurçuria, Guciz-Gorac adiaraci du bere minçoa; arthiqui ditu harria eta ikatz kaldatuac.
15 Eta arthiqui ditu bere gueciac, eta barraiatu ditu ene etsaiac; igorri du ximista ximistaren gainean, eta nahasi ditu.
16 Eta uren ithurburuac aguertu dira, eta lurraren erroac aguerian jarri, Çuc dixidaturic, Jauna, çure hasarrearen hatsa igorriric.
17 Ceru goratic igorri darot lagunça, hartu nau, eta ur-uharren erditic atheratu.