3 Jauna da ene habea eta ihes-lekua, ene salbatzailea. Ene Jaincoa da ene lagunça; haren baithan içanen dut ene iguriquitza. Hura da ene gueriça, ene salbamenduco adarra eta ene habea.
4 Jaunari laudatuz dei eguinen diot, eta ene etsaietaric içanen naiz maldatua.
5 Heriotzeco oinhaceec naute inguratu, eta gaixtaqueriaren uharrec asaldatu naute.
6 Inguratu naute ifernuco oinhaceec; herioaren arteec atzeman naute.
7 Ene hesturan Jaunari dei eguin diot, eta deihadar eguin diot ene Jaincoari. Bere templo saindutic ençun du ene minçoa, eta haren aitzinean eguin dudan oihua heldu içan da haren beharrietara.
8 Laztu eta ikaratu da lurra; mendien erroac ikaratu eta kordocatu dira, hasarre dutelacotz Jaincoa.
9 Haren hasarrean kea igan da, haren beguietaric sua biztu da, eta haren ganic ikatzac kaldatu dira.