33 Hura da indarrez jaunci nauen Jaincoa, eta ene bidea kutsuric gabe eçarri duena;
34 Ene oinac orenenac beçala arindu dituena; leku goretan jarcen nauena;
35 Ene escuei guducatzen irakatsi diotena; eta çuc eçarri ditutzu ene besoac cobrezco arrambela iduri.
36 Eman içan darotaçu ene itzupeneco gueriça, eta çure escuinac lagundu içan nau. Çure irakaspenac cridançatu nau bethico, eta çure irakaspenac arguituren nau.
37 Ene oinen azpian luçatu darotaçu urhatsa, eta ene oinac ez dira hebaindu.
38 Ondotic eguinen diotet ene etsaiei, eta atzemanen ditut; ez naiz bihurturen ahi ditecen arteo.
39 Phorroscaturen ditut, eta ecin buru eguinen dute; eta ene oin-pera erorico dira.