7 Ene hesturan Jaunari dei eguin diot, eta deihadar eguin diot ene Jaincoari. Bere templo saindutic ençun du ene minçoa, eta haren aitzinean eguin dudan oihua heldu içan da haren beharrietara.
8 Laztu eta ikaratu da lurra; mendien erroac ikaratu eta kordocatu dira, hasarre dutelacotz Jaincoa.
9 Haren hasarrean kea igan da, haren beguietaric sua biztu da, eta haren ganic ikatzac kaldatu dira.
10 Ezcaili ditu ceruac, eta jautsi da; eta hedoi bat çuen oin-pean.
11 Eta igan da Querubinen gainera, eta hegaldatu da, haiceen hegalen gainean hegaldaca goan da.
12 Ilhumbeac eçarri ditu bere gordegarri; tabernacletzat ditu bere inguruan; aireco hedoietan den ur gobelaz eguinac dira.
13 Haren beguitharteco dirdirac haiçatu ditu lanhoac, harria eta suco ikatzac.