1 Azqueneraino, Dabiden psalmoa.
2 Ceruec derrate Jaincoaren ospea, eta orciac diotza haren escuticaco lanac.
3 Egunac egunari erraten dio solas hori; gauac gaua jaquinsun eguiten du hortaz.
4 Ez da ez minçaia, ez hizcunçaric ceinetan aditzen ez baita hequien minçoa.
5 Lurraren hedadura gucira heldu içan da hequien solasen ocentasuna; lurraren bazter orotan ençuten dira hequien hitzac.