2 Ceruec derrate Jaincoaren ospea, eta orciac diotza haren escuticaco lanac.
3 Egunac egunari erraten dio solas hori; gauac gaua jaquinsun eguiten du hortaz.
4 Ez da ez minçaia, ez hizcunçaric ceinetan aditzen ez baita hequien minçoa.
5 Lurraren hedadura gucira heldu içan da hequien solasen ocentasuna; lurraren bazter orotan ençuten dira hequien hitzac.
6 Iguzquian eçarri du bere egon-lekua; eta iguzquia, bere ohetic ilkitzen den ezcomberri bat iduri, Digante bat beçala jauci da bere bidearen eguitera;
7 Ceruaren buru batetic ilkitzen da, Eta berce bururaino laster eguiten du, eta deus ez da haren berotasunari gorde daquioqueenic.
8 Nothagabea da Jaunaren leguea, bihurrarazten ditu arimac; cina da Jaunaren lekucotasuna; çuhurcia ematen darote aphalei.