4 Bainan ceruetan egoten dena trufatuco çatzoiote, eta Jaunac bere irrigarri içanen ditu.
5 Orduan bere hasarrean, minçatuco çatzaiote; eta bere suminduran, nahasmendutan eçarrico ditu.
6 Ni aldiz, hartaz içatu naiz erregue eçarria Sionen gainean, haren mendi sainduan, erançun deçadan haren leguea.
7 Jaunac erran darot: Ene semea çare, egun aitatu naiz çutaz.
8 Galda darodaçu, eta çure primança emanen darozquitzut jendaiac eta çure goçamenac hedaturen ditut lurraren bazterretaraino.
9 Burdinazco cigorrarequin hotsemanen daroeçu, eta lurrezco unci bat beçala phorroscaturen ditutzu.
10 Eta orai, erregueac, nabari çaçue; argui çaitezte, lurraren juiatzaileac.