4 Aitzindu çaizquio alabainan çure eztitasuneco benedicioneez; haren buruaren gainean eçarri duçu harri baliosezco koro bat.
5 Bicia galdatu darotzu, eta çuc menderen mendetaco eman dioçu egunen lucetasuna.
6 Handia da haren ospea çure ganicaco itzurpenean; ospea eta berreguinça handia eçarcen ditutzu haren gainean;
7 Ecen benedicionetan emanen duçu menderen mendetan; bozcarioz betheco duçu çure beguithartea erakutsiz.
8 Ceren erreguec Jauna baithan daducan bere iguriquitza, Guciz-Goraren urricalpenari esquer ez da kordocatua içanen.
9 Çure escuac harrapa betza çure etsai guciac; çure escuinac atzeman betza higüin çaituzten guciac.
10 Labe kaldatua iduri eçarriren ditutzu, çure beguithartea aguertuco duçun orduan; Jaunac lazturen ditu bere hasarrean, eta suac iretsico ditu.