7 Ecen benedicionetan emanen duçu menderen mendetan; bozcarioz betheco duçu çure beguithartea erakutsiz.
8 Ceren erreguec Jauna baithan daducan bere iguriquitza, Guciz-Goraren urricalpenari esquer ez da kordocatua içanen.
9 Çure escuac harrapa betza çure etsai guciac; çure escuinac atzeman betza higüin çaituzten guciac.
10 Labe kaldatua iduri eçarriren ditutzu, çure beguithartea aguertuco duçun orduan; Jaunac lazturen ditu bere hasarrean, eta suac iretsico ditu.
11 Lurretic xahuturen ditutzu hequien haurrac, eta guiçasemeen artetic hequien ondocoac;
12 Ceren çure gainera bihurtu duten gaizquia; asmuac eguin, bainan ecin obratu dituzte.
13 Hargatic ihes igorriren ditutzu, eta çure azquen ukaldietara itzularaciren dioçute beren beguithartea.