13 Cecenco hainitzec inguratu naute; cecen guicenez sethiatua naiz.
14 Ene contra idequi dute beren ahoa, marrumaz heldu den lehoin harrapari batec beçala.
15 Ura beçala ixuria naiz, ene heçur guciac barraiatuac dira. Bihotza ene barnean eguina da urcen den ezcoa iduri.
16 Ene indarra agortu da baxeraquia beçala, eta mihia lothu çait aho-gangari, eta eçarri nauçu hil-herrautsa beçala.
17 Alabainan çakur-mulço batec inguratu nau; malçurquerian dabilçanen batzarrac sethiatu nau. Cilhatu dituzte ene escuac eta ene oinac;
18 kondatu dituzte ene heçur guciac, Beguiztatu eta ikartu naute;
19 Beren artean çathitu dituzte ene soinecoac, eta ene gaineco soina çortera arthiqui dute.