15 Ura beçala ixuria naiz, ene heçur guciac barraiatuac dira. Bihotza ene barnean eguina da urcen den ezcoa iduri.
16 Ene indarra agortu da baxeraquia beçala, eta mihia lothu çait aho-gangari, eta eçarri nauçu hil-herrautsa beçala.
17 Alabainan çakur-mulço batec inguratu nau; malçurquerian dabilçanen batzarrac sethiatu nau. Cilhatu dituzte ene escuac eta ene oinac;
18 kondatu dituzte ene heçur guciac, Beguiztatu eta ikartu naute;
19 Beren artean çathitu dituzte ene soinecoac, eta ene gaineco soina çortera arthiqui dute.
20 Bainan çuc, Jauna, ez beçadaçu urrunt çure lagunça; ene çainceari eguiçu.
21 Athera çaçu ene arima marrauçaren azpitic, ene arima çurça çakurraren menetic.