23 Eçagutaracico diotet ene anaiei çure icena, eta baldarnaren erdian laudaturen çaitut.
24 Jaunaren beldur çareten guciac, hura lauda çaçue; Jacoben iraulguico guciec ospa çaçue.
25 Israelen odoleco guciac haren beldur içan beitez, ez duelacotz erdeinatu, ez arbuiatu beharraren othoitza; Ez duelacotz ene ganic aldaratu bere beguithartea; eta ençun nauelacotz oihu eguin diodanean.
26 Çure baithan içanen da ene laudorioa baldarna handian; betheco ditut ene botuac Jaunaren beldur direnen aitzinean.
27 Beharrec janen dute, eta aseco dira; laudatuco dute Jauna hura bilhatzen dutenec; hequien bihotzac menderen mendetan bicico dira.
28 Lurreco eremu guciac orhoituren dira, eta Jauna gana dira bihurturen. Eta jendaietaco familia guciac adoratzen jarrico dira haren aitzinean;
29 Ceren Jaunarena baita erreguetasuna, eta bera içanen da jendaqui gucien jaun.