27 Beharrec janen dute, eta aseco dira; laudatuco dute Jauna hura bilhatzen dutenec; hequien bihotzac menderen mendetan bicico dira.
28 Lurreco eremu guciac orhoituren dira, eta Jauna gana dira bihurturen. Eta jendaietaco familia guciac adoratzen jarrico dira haren aitzinean;
29 Ceren Jaunarena baita erreguetasuna, eta bera içanen da jendaqui gucien jaun.
30 Jan dute lurreco handiec eta adoratu dute Jauna; haren aitzinera erorico dira lurrera jausten diren guciac.
31 Eta ene arima harençat bicico da, eta ene ondoregoac cerbitzaturen du.
32 Ethorcecoa den iraulgui bat eçagutaracico du Jaunac; ceruec sorcecoa den populu Jaunac eguinari eçagutaraciren diote haren çucentasuna.