3 Ene Jaincoa, egunaz deihadar eguinen darotzut, eta ez nauçu ençunen; gauaz ere oihuz egonen natzaitzu eta orduan ez da alferretan içanen.
4 Çuc aldiz, leku sainduan duçu egoitza, oi Israelen laudorioen xedea!
5 Gure arbasoec çure baithan iduqui dute beren phesquiça; çure baithan iduqui içan dute, eta hesturetaric atheratu ditutzu.
6 Çuri deihadar eguin, eta itzuriac içan dira; çu baithan iguriqui, eta ahalcatuac içan ez dira.
7 Ni ordean har bat naiz, eta ez guiçon bat; guiçonei laidagarri, jendeari nardagarri natzaiotena.
8 Ikusi nauten guciec irriz jokatu naute; burua dardaratuz, beren ezpainez erasi dute:
9 Jauna ganic du iguriqui, Jaunac athera beça; itzurraraz beça, hori duenaz gueroztic gogoco.