6 Çuri deihadar eguin, eta itzuriac içan dira; çu baithan iguriqui, eta ahalcatuac içan ez dira.
7 Ni ordean har bat naiz, eta ez guiçon bat; guiçonei laidagarri, jendeari nardagarri natzaiotena.
8 Ikusi nauten guciec irriz jokatu naute; burua dardaratuz, beren ezpainez erasi dute:
9 Jauna ganic du iguriqui, Jaunac athera beça; itzurraraz beça, hori duenaz gueroztic gogoco.
10 Eta çuc atheratu nauçu amaren sabeletic, çu içan çare ene iguriquitza ene amaren bulharretic;
11 Çure escuetan sorcetic içan naiz eçarria; ene amaren sabeletic, çu çare ene Jaincoa;
12 Ez guibela ni ganic; Ecen hurbil da hestura, eta ez dut nihondic lagunçaileric.