1 Astearen lehembicico eguneco, Dabiden psalmoa. Jaunarenac dira lurra, eta hartan direnac oro; lurraren ingurua, eta hartan egoten diren guciac;
2 Ceren harec baitu itsasoen gainean asentatu, eta ibaien gainean xuxendu.
3 Nor içanen da Jaunaren mendira, edo nor egonen ahal da haren leku sainduan?
4 Escuac hobengabe eta bihotza xahu dituena, bere arima alferretan içan ez duena, eta bere lagunari cimarkurequin cin eguin ez dioena.
5 Hainac ardietsiren du Jauna ganic benedicionea eta Jainco bere salbatzailea ganic urricalpena.