2 Ene Jaincoa, çutan dut ene sinhestea; ez naiz ahalquetan erorico.
3 Eta ez beneçate trufa ene etsaiec; ecen beren iguriquitza çutan duten guciac, ez dira ahalcatuac içanen.
4 Ahalcatuac içan beitez tzarqueria alfer eguiten hari direnac. Çure bideac erakuts daroztatzu, Jauna; irakats daroztatzu çure bidexcac.
5 Çure eguian bida neçaçu, eta argui neçaçu; ceren çu baitzare Jaincoa, ene salbatzailea, eta iguriqui baitzaitut egun gucian.
6 Orhoit çaiteci, Jauna, çure guphidetasunez; orhoit çaiteci çure urricalmendu, egundainotic dirautenez.
7 Ez beçaite orhoit ene gaztetasuneco hobenez eta jaquin-escasez. Çure urrialmenduaren arabera orhoit çaiteci nitaz, çure ontasunaren ariaz, Jauna.
8 Jauna eztia eta çucena da; horren gatic legueaz arguituren ditu bidean behaztopatzen direnac.