5 Çure eguian bida neçaçu, eta argui neçaçu; ceren çu baitzare Jaincoa, ene salbatzailea, eta iguriqui baitzaitut egun gucian.
6 Orhoit çaiteci, Jauna, çure guphidetasunez; orhoit çaiteci çure urricalmendu, egundainotic dirautenez.
7 Ez beçaite orhoit ene gaztetasuneco hobenez eta jaquin-escasez. Çure urrialmenduaren arabera orhoit çaiteci nitaz, çure ontasunaren ariaz, Jauna.
8 Jauna eztia eta çucena da; horren gatic legueaz arguituren ditu bidean behaztopatzen direnac.
9 Çucembidean ezti direnac bidaturen ditu, emeei bere bideac irakatsiren diozcate.
10 Urricalmendua eta eguia dira Jaunaren bide guciac, haren leguea eta manamenduac bilhatzen dituztenençat.
11 Çure icenaren ariaz, Jauna, jabalduco çaizquio ene bekatuari, ecen handia da.